XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Emaidazu saski hura bada.

Sar zaitez hibaian beldurrik gabe. Horrelaxe.

Ekar ezazu hurbilago. Nahikoa, nahikoa.

Orain luza iezadazu buztana, korapilo sendo bat egingo dizut zumeetatik zintzilikatzen den sokarekin.

Ez zaitez ardura; korapiloen dago amuarrain onek arrantzatzearen gakoa. Horrelaxe.

Igeri egizu beti, igeri egizu, hor datoz oiloak bezain handiak.

Zer diot? Ba dirudi gehiago zezen-talde batek, hain datozela bete eta batuta.

Otsoak ezer ez zekusan.

Ahuntzak harriz betetzen zuen saskia.

- Ai, ba dela hibaia mukuraraino betetzen! Amuarrainak, irasagar koloreko amuarrainak! Dantza, dantza, Otso, muxar, zital, zorromorrua!.

Begira nola betetzen den zure saskia.

Ni prestatzeko gatza ere izan dezazun, jaitsi hatzaparrak eta zarramazka ezazu ubidea!.

- Helas, Ahuntzño.

Lagun nazazu irteten, ez zaitudala jango.

Zin egiten dut urrak baizik ez ditudala janen neure bizitza osoan.

Saskia hondoratuz zihoan, Ahuntzñoak betetzen zituen harriek hartaratua, eta Otsoak hots egiten zuen jadanik erdi itorik: - Hau lur-neurtzailea, arantze-ateratzailea eta mendizerrako arrantzalea izatearren gertatzen zait niri.

Eta hemen amaitzen da Sierra Morenako otsotxoaren historia.